ERREMINTAK
Elektrizista-guraizeak / 25 edo 40 W-ko soldagailua / zizaila (latorria
zatikatzeko) / puntzoia / orratza (banda elastikoa eta elementu etentzailea
lotzeko)..
OPERAZIO TEKNOLOGIKOAK
Diseinua / Metrologia / Ebakitzeko,
josteko, kolatzeko, soldatzeko operazioak (kontuz segurtasunarekin!)
/ Zirkuituko elementuen funtzionamendua egiaztatzea / Operadoreak muntatzea.
PROZESU TEKNOLOGIKOA
Aurreko proposamenetako pausuei jarrai
gatzaizkieke. Alabaina, kasu honetan arreta berezia eskainiko diogu
kableak elementu etentzailea osatzen duten latorri-zatiekin lotzeko
soldatze-puntuei, eusteari eta, banda elastikoan operadore etentzaileak
duen kokalekua dela eta, pilarako konexioak eta bonbilak finkatzeko
sistema fidagarriak izateari.
OPERADOREAK ERAIKITZEA
Funtsezkoa da operadore etentzailea
zuzen eraikitzea. Zati hau da garapenari dagokionean zaintza handiena
behar duena. Nolanahi ere, horrekin batera hankan jartzerakoan ere arreta
berezia jarri beharko dugu, bere zeregina behar bezala egiteko aukera
izan dezan.
Bola horrek ireki edo itxiko
du zirkuitua