
|
|
|
|
|
Proposamen honetarako aurkeztuko dugun garapen-ereduan beste proposamen
batzuetan xehekako azalpenarekin batera landu izan dugun alderdi teorikoa
sinplifikatzen saiatu gara. Proposamena egituratzeko modu sinpleagoa
hautatzeko arrazoia proiektu guztietan planteamendu-eskema bera ez
errepikatzeko helburuari bakarrik zor zaio. Hori eta, logikoa denez,
aipatutako antolamendu-sistema etorkizunean beste proiektu batzuetan
errepikatzea direla eta, eskuartean dugun kasuaren antzekoetan idatzizko
edukia arinagoa izan ohi da, protagonismo irudiei eskaintzeko. Gisa
horretan zer eta nola egin behar duten ahalik eta zuzenen hautematea
erraztuko dugu.

LAN-PROPOSAMENA
Higidura zirkularra higidura zuzen
bihurtzea birabarki baten bidez. Oso proposamen irekia da, izan ere,
baldintzatzaile bakarra eraiki beharreko tramankuluaren diseinuan
nahitaez birabarki bat erabili beharra da; askatasun horrek ikasleen
ezagutza-mailak baldintzatuko duen erantzun-aukera zabala lortzea
ahalbidetzen du eta aldi berean aplikazio balioanitzerako aukera eskaintzen
du (DBHko 1. eta 2. zikloak). 2. zikloko ikasleek irtenbide erosoak
eta ez oso konprometituak hautatzen badituzte, beharrezkoa izango
da bigarren zikloan garatu behar diren gaitasunekin bat datozen irtenbideak
gauzatzera behartuko dituzten beste baldintza batzuk adieraztea.

|
|

HELBURUAK
• Birabarkiaren funtzionamenduaren
printzipioa ulertzea.
• Operadore hori duten makinak eta tramankuluak
aurkitzea eta ezagutzea.
• Operadore mekaniko hori beren proiektu
eta muntaietara zabaltzea eta horiek abantailak lortzeko aplikatzea.
• Materialak prozesatzeko funtsezko operazioak
praktikatzea.
• Lan antolaturako ohiturez jabetzea eta
taldearen barruan erantzukizun rolak hartzea.
|

BALIABIDE FISIKOAK
Materialak:
Okume-egurreko 2 xafla, 5 mm-ko lodierakoak eta 300 X 400 mm-ko
dimentsiokoak.
Alanbre galvanizatuko zati bat, 500 mm-ko luzera eta 2 mm-ko zabalerakoa
gutxi gorabehera.
Kola (kontaktukoa | termofusiblea).
Egurrerako lixa-orri bat.
Erremintak:
Termokolatzeko pistola.
Marketeria-zerra eta mozteko elementuak.
Ginbelata edo zulatzeko makina eta barauts-jokoa.
Alikatea.
|
|
| PROTOTIPOA
Kasu honetan aurkeztuko dugun irtenbidea
arraste-jostailu bat eraikitzean datza. (Bigarren aukera gisa hori motorizatu
egin dezakegu. Horrek zirkuitu elektriko bat diseinatzea dakar berekin
eta hori egin ahal izateko energia-iturri bat, eteteko bitarteko bat
behar dugu eta, horrenbestez, operadore elektriko batzuk —operadore
horietako batzuk jada erabili izan dira beste proposamen batzuetan—
oinarrizko mailan behintzat erabiltzen jakin behar dugu).
Higikari baten (gurpilak dituen plataforma baten) gainean untzi baten
zilueta jarri dugu, gilaren erditik aipatutako plataformara lotuta dagoela.
Horrek igotzeko eta jaisteko txandakako higidura ahalbidetzen dio, olatuen
gainean nabigatzen ariko balitz bezala.
Horretarako, gilaren
muturretako batean egurrezko mihi bat, bielaren burua hartuko duen zuloa
izango duena, jarri dugu.
|

Azpimarratzekoa da lan-taldeetako batek
proposatutako diseinu sinple eta burutsua.
Begi-bistakoa da paperezko untzi baten formetan oinarritu
direla; material horren izaerari eta erabiltzeko erraztasunari
esker aurretiko eredu bat azkar eraiki ahal izan dute. Horrek
asko erraztu du hori behin betiko materialean (okume-egurrean)
egitea, izan ere, paperezko eredutik abiatuta behin betiko
piezetarako patroiak lortu dituzte.
|
|
|
Erdialdean egituraren (untziaren)
kulunka ahalbidetuko duen ainguraketa-sistema bat ezarri dugu |
Bielaren
buruarekin lotzeko balio duen egurrezko mihia. |
| |

Pixkanaka-pixkanaka diseinua
osatuko dugu. Irudi honetan higikariaren karrozeria osatzen
duten alboetako hegal batzuk jarri direla ikus dezakegu. |
| Multzoari
eusten dion plataforma |
Biela
pasatzeko zuloa |
|
| 
Irudi honetan higikariaren gurpilak
nola jarri diren ikus dezakegu. Gurpilak karrozeriaren alboetako hegaletan
jarri dituzte. Hegal horiek barrualdean itsatsitako eskuaira triangeluarren
bidez indartu ditzakegu.
|
.
|
| |
 |
|
Birabarki-biela operadorearen
kokalekuaren irudi
eskematikoa
|
|
|
|
|
BIELA ETA BIRABARKIA
(Funtzionamenduaren eta muntaiaren inguruko alderdiak)
|
|
AZALPENA
Bielaren buruetako
bat gilaren muturreko egurrezko mihian sartzen da, bielaren beste burua
birabarkiari lotuta egongo da eta gurpilen biraketa-higidura jasoko du,
gisa horretan sistema guztia funtzionatzen hasteko.
Muntaiari motor
elektriko bat eta ibilbidearen norantza aldatzea ahalbidetuko duten sistemak
erants diezazkiokegu.
|
|
ERAIKITAKO
PROTOTIPOAREN IRUDIA


|
Gainazal lau batek osatutako higikaria
bultzatzerakoan, gurpilek eta birabarkiak bat eginik biratuko dute.
Gisa horretan lortutako higiduraren transformazioa/transmisioa higidura
zirkularra jasotzen duen eta hori higidura lineal edo luzerako bihurtzen
duen biela baten bidez egingo dugu; horrela, eraikitako untzian
gora eta beherako txandakako higidura islatuko da. Higidura hori
dela eta, badirudi karrozeriaren alde bietan apaingarri gisa itsatsi
ditugun olatuen gainean saltoka dabilela. (Ikus irudiak).
Higikaria
sinplifikatzea, higidura transformatuko duen operadorerik izango ez
duen arraste bihurtu arte.
Ideiak grafikoki adieraztea, horiek adierazten lagunduko diguten euskarri
erretikulatuak (koadrikulak, isometrikoa, lerroak, puntuak…)
erabiliz.
Proiektu guztiak hobetu daitezke eta hori dela eta beste aukeretako
bat prototipoari propultsio-bitarteko bat (motor elektrikoa, goma-motorra,
malguki-motorra) jartzea izan liteke.
|
JARDUERAK
1. – Poleen sistema batean, zer da gurpil
eragilea? eta gurpil eragina?
2. – Erantzun iezaiezu honako galderei:
a) Nolakoa izango da perimetro berdina duten
bi polearen biraketa abiadura?
b) Polea eragileak polea eraginak baino
diametro txikiagoa duenean, nolakoa izango da polea eraginaren abiadura?
c) Polea eragileak polea eraginak baino
diametro handiagoa duenean, nolakoa izango da polea eraginaren abiadura?
3. – Zer egin behar dugu transmisio-uhal
batek lotzen dituen bi poleak aurkako norantzan bira dezaten? Osa ezazu
azalpena horri buruzko marrazkiren batekin.
4 – Bi polea ditugu. Horietako handienak
18 cm-ko diametroa du (eragilea) eta polea hartzaileak, berriz, 9 cm-koa.
Zein izango da bi poleen arteko erlazioa?
5. – Moztu eta itsats itzazu zure koadernoan
palanka-operadorea duten zure ingurune hurbileko hiru objekturen irudiak.
Azal ezazu nola funtzionatzen duen operadore horrek kasu bakoitzean
eta zehatz ezazu aplikazio bakoitzari dagokionean ikusten dituzun abantailak.
6. – Ziurrenik noizbait erabili duzu bizikleta
garraiorako edo aisialdirako tresna gisa. Jakin badakizunez, transmisioak
hainbat tamainatako eta hainbat hortz-kopurutako platerak eta pinoiak
ditu. Alabaina, zein konbinazio erabiliko zenuke aldapa igotzeko? Zein
pinoi erabiliko zenuke ordekan ibilbide bat egiteko?
7. – Diseina eta eraiki ezazu birabarkia
eta biela osagai gisa izango dituen jostailu sinpleren bat.
8. – Nola handituko zenuke birabarki batek
sortutako higidura lineala edo irteerako higidura?
9. – Berriz erabilitako materialekin eraiki
itzazu polea finko bat eta polea higikor bat. Egin itzazu saiakuntzak
horiekin eta egiazta itzazu horien arteko desberdintasunak. Horietako
zeinek beharko du indar gutxiago pisu berdina altxatzeko?
|
|