Asmoa ikasleak teknologiaren munduan
murgiltzea da. Unitate honetan ez dute ezer asmatu edo diseinatu
beharko. Izan ere, idatzizko jarraibide batzuei eta erreferentzia
grafiko batzuei, behar bezala eta dagokionean gauzatuz gero azken
objektua, kasu honetan, kometa bat, egitea ahalbidetuko dietenei,
jarraitu besterik ez dute egin beharko.
Hasierako ebaluaziorako unitate gisa balio dezake, ikasleek lanean
duten ekimenaren eta autonomiaren, nork bere burua antolatzeko moduen,
idatzizko aginduak ulertzeko gaitasunaren eta abarren inguruko alderdiak
ezagutzea ahalbidetuko baitigu. Ezagutza horretatik abiatuta, horiek
aintzat hartuz jokatu ahal izango dugu. Ikasleek ebatzi beharreko
proposamenak eta planteamenduak egingo ditugu, arloko curriculum
-planteamenduei jarraiki, ikasleek gaitasunak garatzea ahalbidetzeko.
Idatzizko eta grafiko
bidezko jarraibide batzuen laguntzaz eredu gisa aurkeztuko dugun kometa
eraikitzea.
1.- Lanean ekimen-jarrerak dituela
egiaztatzea.
2.- Ikasleek erabilitako lan-metodologia
eta antolamendu-sistemak behatzea.
3.- Idatzizko aginduei eta sekuentzia
grafikoei jarraitzeko prestatzea.
4.- Informazioa bilatzearen inguruko
zereginak gauzatzeko prestatzea. Zer bilatu? Nola? Noiz? Zein
helbururekin?
5.- Ikasleak prestatzea beren
erantzukizunak har ditzaten.
6.- Egituraren kontzeptua sartzea.
7.- Ikasleak materialen
prozesatzearen inguruko gaietan murgiltzea.
Beste
arlo batzuetakoekin zerikusia dutenak
-
Matematika
Proiektuaren premien arabera neurrien eta kalkuluen aplikazio praktikorako
gaitzea.
Hainbat forma trazatzea eta irudi geometriko konplexuak kalkuluaren
eta trazatzearen inguruko zereginak erraztuko dituzten irudi sinpleagoetan
deskonposatzea.
-
Fisika / zientziak
Pisua/egitura erlazioa ulertzea.
Energia
eolikoa aplikatzeaz/transformatzeaz baliatzen diren makina eta tresnei
buruz ikertzea.
Haizearen eta oro har meteorologiaren munduko gaien inguruko oinarrizko
hiztegia menderatzea.

UNITATEKO
EDUKIAK
a)
Kontzeptuzko edukiak
Egiturak. Horien beharra.
Egituretan agertzen diren erresistentzia eta indarrak. Orokortasunak.
Energia eolikoa denboran zehar. Aplikazioak.
b) Prozedurazko
edukiak
Proposamenaren gauzatzea planifikatzea.
Idatzizko aginduei jarraitzea.
Marrazkiak eta grafikoak interpretatzea.
Neurtzea.
Kalkulatzea/balioztatzea.
Materialak prozesatzea (trazadura, mozketa, itsaspena, ...)
c) Jarrerazko edukiak
Norberaren ekimen.
Antolamendu-gaitasuna.
Lanerako prest egotea.
Gelako tresna eta elementuekiko errespetua.
Ordenaren eta garbitasunaren inguruko ohiturak hartzea.
Lankidetzarako jarrera.

METODOLOGIA
Metodologia
aktiboa eta partehartzea bultzatuko duena, ikasleei dagokienean
sustatu eta ebaluatu nahi ditugun gaitasunak agerian uzteko
balioko duena, erabiliko dugu. Arreta handia eskainiko diogu
egiten dutenari, hori egiteko moduari, hori egiteko antolatzeko
moduari, beren artean ezartzen dituzten harremanei, irakaslearekin
erlazionatzeko moduari, beren lanari dagokionean duten balorazioari
eta abarri.
Unitate hau ikasleak teknologiaren arlora iristen denean
dituen gaitasunak agerian uzteko test antzeko bat da. Honi
esker hasierako oinarriak izango dituzte irakasleek jokabideak
berriz bideratu ahal izateko eta habe solido batzuen gainean
arloko prestakuntza jasoko duen gela-taldearen gaitasun-mailan
oinarritutako programazio errealista baten egitura osatu
ahal izateko.
|
DENBORALIZAZIOA
Bi orduko bi saio baino ez erabiltzea
iradokiko dugu. Denbora hain murritza izatea proposamenaren izaerari
zor zaio, izan ere, erabat gidatutakoa da eta amaieran ez dute derrigorrez
memoriarik idatzi beharko.sugiere el empleo de únicamente
dos sesiones de dos horas. Este tiempo tan ajustado se debe a la
naturaleza de la propuesta, que es totalmente tutelada y sin la
obligatoriedad de la redacción de una memoria final.
Mintzagai dugun muntaia amaitzen duten ikasleek, gainerako denbora
kometei eta meteorologiarekin zerikusia duten erreferentziei buruzko
informazioa (haizeen norabidea eta erregimena, motak, adierazteko
eta neurtzeko aparatuak eta abar) bilatzeko erabiliko dute.

Kometan sorrera aspaldikoa da.
Horiek Egipto zaharreko garaian eta Asiako lehenengo dinastietan
agertu zirela esan dezakegu. Asiako herri horiek izan ziren, hain
zuzen ere, beren garapena sustatu zutenak, kolore alai eta ikusgarriekin
apaindu ohi zituzten tresna konplexuak diseinatuz.
Kometa, teknikoki, haize-oihal
bat da, honako zati nagusiak dituena:
Haizearen indarra biltzen duen gorputza edo bela (hainbat materialetakoa).
Langetak edo
armazoiak, kometaren egitura osatzen dutenak.
Adatsa, hegaldiaren
unean oreka-funtzioa duena.
Harila edo mataza,
bere luzerarekin hegaldiaren altuera mugatuko duena eta gobernatzeko
maniobrak ahalbidetuko dituena.
Gaur egun kometen hegaldia
denborapasa batekin edo kirol lehiakor batekin erlazionatzen dugu.
Alabaina, helburu praktikoekin ere erabili izan dira, izan ere,
Franklin eta Graham Bell-ek beren saiakuntza zientifikoen euskarri
gisa erabili zituzten. Beste zenbaitetan meteorologiaren inguruko
datuak (haizearen abiadura eta norabidea, presio atmosferikoa, tenperatura,
hezetasuna eta abar) hartzeko erabili izan dira. Horrezaz gain,
gerrarako ere erabili izan dira.

| LAN-PROPOSAMENA
ZEHAZTEN: |
| Kometa
bat eraikitzea jarraibide zehatz batzuei jarraituz.
Erabat gidatutako
proiektua da, hasierako ebaluaziorako jarduera gisa erabil daitekeena
eta garapenean zehar harrerako unean ikasleek dituzten antolamendu-sistemak
behatzea ahalbidetuko duena. Halaber, agerian utziko ditu norberaren
ekimena eta idatzizko aginduei jarraitzeko gaitasuna. |
|
MATERIALAK:
|
|
|
- Plastikozko zabor-zaku
bat (tamaina industriala).
- Egurrezko bi hagatxo, gutxienez
78 cm-ko luzerakoak eta 6-9 milimetroko diametrokoak.
- Nylonezko hari edo beste hari
indartsuren baten 10 metro.
- Zinta itsasgarri zabalaren erroilu
bat edo metro batzuk (enbalatzeko erabili ohi den horietakoa).
- Ontziak garbitzeko xaboiaren
botila hutsa edo antzekoren bat.
- Hari mataza bat edo zehaztugabeko
kantitatea, izan ere, erabili beharreko kantitatea bere hegaldian
kometak izango duen altueraren araberakoa izango da (erosketa
hori muntaia amaitu arte atzera daiteke).
|
|
TRESNAK:
|
|
|
- Koilara bat edo guraizeak.
- Grapagailua.
- Papera zulatzeko makina.
- Zerra bat (arkuzkoa, kostilazko zerratxoa edo beste motaren batekoa,
hagatxoak beharrezko neurrian mozteko balioko diguna). |
|


|
|
ERAIKUNTZA-PROZESUA:
Plastikozko zakua
hartu eta guraizeekin hondoa moztuko dugu. Ondoren, aldeetako
bat moztuko dugu laukizuzen handi bat lortzeko. Horretatik kometaren
zilueta aterako dugu. Kasu batzuetan zakuaren tamainak berak
kometaren gorputzaren zilueta zuzenean bere gainean moztea ahalbidetzen
du.
|
| 
|
Zilueta mozteko
lehenik eta behin marraztu egin behar dugunez, komenigarri da,
lana egiterakoan ahalik eta garbien izateko, zilueta horren
patroi bat egitea paperean eta ondoren plastikoa paperezko patroiaz
baliatuz moztea.
Bigarrengo
fasean egurrezko hagatxoak moztuko ditugu proiektua egiteko
egoki den neurrian. Horren ondoren, hagatxoak plastikoari grapatuko
dizkiogu. Hori grapagailua irekita dugula eta zuzenean grapa
irteteko lekua lotu nahi ditugun hagatxoen eta plastikoaren
gainean oinarrituz egingo dugu.
Oharra:
(Grapagailuarekin egindako lanak muntaiaren
prozesuan lagunduko du, baina horren ordez “zelorekin”
itsatsi ahal izango ditugu hagatxoak plastikora, izan ere, zeloaren
gainean, luzeka, zinta itsasgarri zabal baten zerrenda bat jarriko
dugu, gisa horretan oso solidoa izango den lotura lortu ahal
izateko).
|
|

|
Hori egiteak asko errazten du zinta itsasgarri zabala
hagatxoen gainean jartzeko zeregina eta ahalegin txiki baten
bidez erabat fidagarria izango den plastikoaren eta hagatxoaren
arteko lotura lortuko dugu.
Kometaren gorputza
lortu ondoren, sokak eta adatsa prestatuko ditugu, zeregin horiek
tresnak hegan egin dezan ahalbidetuko baitute. Horreterako erabiliko
dugun soka edo haria oso mehea denez, hari hori kometari lotzen
zaion puntua behar bezala sendotu beharko dugu. Hori, begi-bistakoa
denez, haize leunenak ere plastikoa urratzea ekiditeko egingo
dugu. Arazo hori konpontzeko modurik praktikoena eta merkeena
ikasleei eskatu diegun plastikozko botilaren (gelaren ontziaren,
ontziak garbitzeko xaboiaren, lisibaren ontziaren eta abarren)
bidezkoa izango dugu. Botila horietatik bi edo hiru zentimetroko
aldea izango duten laukitxoak lortuko ditugu eta horiei esker
arazoak sorraraz diezazkiguketen hiru puntu kritikoak sendotu
ahal izango ditugu.
Alabaina, nola
egingo dugu hori? – Haria kokatzeko ainguraketa bakoitzean
indartzeko laukitxo horiek jarriko ditugu, kometaren gorputzari
zinta itsasgarri zabalaren bidez lotuta. Hirugarren laukitxoa
kometaren beheko aldeko erdiko puntuan, adatsa finkatuko dugun
lekuan, jarriko dugu. (ikus marrazkiak).
|
| KORAPILOA
EGITEKO MODUA

|
| |
| |
Botilatik moztutako plastikoak
dagozkien tokietan kokatu ondoren, horietan, zuloak egitekoaren
laguntzaz, jostailuaren funtzionamendu eta gobernatze ona
ahalbidetuko diguten sokak finkatzeko erabiliko ditugun zuloak
egingo ditugu.
Materialen artean eskatu ditugun hamar hari metroak hartu
eta hiru metroko zati bat moztuko dugu. Zati horren muturretako
bat azal-hegaleko zuloetako batera lotuko dugu eta beste muturra,
berriz, aurkako zulora. Hiru metroko hari-zati horren erdiko
puntuan bere luzerarekin hegaldiaren altuera mugatuko duen
harileko edo matazako haria korapilatuko dugu.
Azkenik, gainerakoak
bost eta sei metro arteko luzera (material artean eskatutako
10 metroetatik sobratutako haria erabiliko dute) izango duen
eta 30 edo 35 zentimetrotik behin 8X25 cm inguruko plastikozko
laukitxo bat izango duen adatsa prestatzeko erabiliko dituzte.
Adatsaren dimentsioak aldatu ahal izango dira hegan egiteko
ahalik eta baldintzarik onenak lortzeko. (ikus marrazkia).
Materialen artean
eskatutako hamar hari metroak erabiltzeko grina hori horiekin
proposatutako lana ezin hobeto egiteko aukerari zor zaio, izan
ere, kometari altuera emango dion eta kometa gobernatzea ahalbidetuko
duen hari mataza edozein unetan jar daiteke eta hari hori ondo
egindako lanaren sari gisa beren gurasoei eska diezaieten iradoki
dezakegu..
|
|
|
|
|
|