Komunikazioa / Normalizazioa | Telegrafo Elektriko Optiko-Akustikoa | Lortu nahi diren helburuak | Lan-Proposamena | Erainkuntzak | Erainkuntzak-Prozesuaren Irudiak | Irtenbidea

 

II.- Komunikazioa / Normalizazioa.

 

II1. - Pultsadore, txirrin edo/eta argien bidez komunikaziorako aparatu sinpleak eraikitzea. – Normalizazioa eskatzen du.

 

* * * TELEGRAFO ELEKTRIKO OPTIKO-AKUSTIKOA * * *

Aurreko proposamenetan arreta berezia eskaini diogu eraikuntza-garapenaren prozesuari.

Proposamen honetan beste alderdi batzuk garatzen ahaleginduko gara, ikasleek asmatutako proiektuen progresioan sor litezkeen prozedurazko ekarpenak baztertu gabe. Proposamen honek ikasleek gutxieneko alfabetizazio teknologikoa izatea eskatzen du (materialen prozesatzeari buruzko zerbait jakin beharko lukete, erremintak ezagutu eta erabiltzen jakin beharko lukete, antolamenduaren alderdiak —taldeak, zereginen banaketa, materialak ikuskatzea…— ezagutu beharko lituzkete, zirkuitu elektrikoen muntaiari, operadore elektriko errazei eta abarri buruzko ezagutza izan beharko lukete).

Nolanahi ere den, ikasleen ezagutza-maila eta heldutasuna izango dira hasieratik bertatik lanaren garapenean lortuko diren emaitzen aniztasunaren baldintzatzaile. Hori nabarmen islatuko da muntaiaren zailtasun-mailan, operadoreen hautaketan, taldearen funtzionamenduan eta beste hainbat faktoretan. Planteamendu honek proiektua adin-multzo zabal batean aplikatzeko aukera eskaintzen du. Hori dela eta, proposamen hau DBHko lehenengo ziklokoei nahiz bigarren ziklokoei eskaini ahal izango diegu.

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK

Prozedurazko helburuez eta proiektuen metodoaren faseak barneratzetik/asimilatzetik eratorritakoez gain —horiek problemak (ez teknologikoak!) ebazterakoan aplikatzea ahalbidetzen dute eta hori auzi teknologikoak konpontzerakoan beste arlo batzuei buruzko ezagutza barne hartzeko eta inplikatzeko bitarteko da—, kasu honetan oso interesgarri deritzogu ikasleei planteatutako problema ebazteko prozesuan lortu behar dituzten helburuak zein diren ezagutarazteari, kontzeptuak prozesuekin eta horiek jarrerazko alderdiekin lotuz.

Proiektu honen aurkezpenaren eskema beste garapen batzuetan izandakoen antzekoa da eta honako atal hauek ditu:

Lan-proposamena

- Problemaren aurkezpena / planteamendua.

Irakasleak ikasleak motibatzea eta horiei hurbileko problemei edo klasean planteatutakoen antzekoei aplikatutako irtenbideak eskaintzea (ahal dela horiek ez dira inoiz berdinak izango, izan ere, helburua beren ikuspegia zabaltzea eta ideia-trukea ezartzea da; funtsezkoa da giro lasaia sortzea burutazioen eta iritzien ekarpena askea, baldintzarik gabea, izan dadin). Irakasleen zeregina izango da bideragarri irizten diren ideien garapena sustatzea eta estimulatzea, ikasleek beren kabuz urratsak ematen jarrai dezaten lagunduz eta bultzatuz.

- Informazioaren bilaketa

- Informazioa bilatzea ideien materializazioa erraztuko dieten baliabideak eta alderdiak aurkitzera bideratutako behaketan datza. Jakin behar dute problema edo proposamen batek baliozko hainbat irtenbide izan ditzakeela.

- Diseinua

Garrantzitsua da beren ideiak taldea osatzen duten gainerako ikaskideei ulertaraziko dizkieten marrazki sinpleen eta krokisen bidez finkatzea. Marrazki horiek konplexuagoak izango dira proiektuaren azken memorian txertatzekoak direnean.

Diseinuaren funtzioa analisia erraztea eta paperaren gainean proposamenaren materializazioan eragin dezaketen alderdiak ebaztea da. Lan hori egin ondoren, beren arreta proposamena osatuko duten operadoreetan eta horiek eraikitzeak ekar ditzakeen arazoetan zentra dezakete.

Hori guztia dela eta, beharko ditugun materialak eta erabiliko ditugun erremintak zein izango diren aurreikus genezake. Horri esker zereginak errazago banatu ahal izango dituzte eta funtzioak onartuko dituzte.

- Eraikuntza

Eraikuntzak proposamenaren irtenbidea osatuko duten operadoreen materializazioa eta muntaia du helburu. Ezin dugu saihestu horrek kontzeptuak ulertzeko, prozedurazkoak diren operazio teknologikoak ezagutzeko duen garrantzia eta ezin dugu ahaztu eraikuntza-prozesu guztiek duten jarrerazko balio handia (besteren ideiak errespetatzea, antolatzea, erantzukizunak hartzea, ekonomiari eta ekologiari buruz kezkatzea eta prozesu honetan zehar adierazten diren aukeren zerrenda luze bat).

Funtsezkoa da lan-eskemak —proiektuen eta analisiaren metodoek— nahiz ikusi batera esklusiboki landuko diren alderdiek duten prestakuntza-garrantziaz ohartzea. Horrenbestez, ez dugu ahaztu behar, aurreko proiektu eta proposamenetan aurrerago adierazi duguna hain nabarmen ez agertu arren, lerro artean irakurtzeko eta aurreko pasartean zirriborratu ditugun prestakuntza-aukera horiek ikusteko gai izan behar dugula. Gure proposamenak une jakin batean ikasleengan sustatu nahi ditugun gaitasunen garapenera egokitu behar ditugu.

 

Zaindu beharreko beste alderdietako bat memoriari erreferentzia egiten diona dugu. Bertan prozesuko gertakariak (alde onak eta txarrak), diseinua eta lan taldearentzat nahiz gainerako ikaskideentzat argigarri izan daitekeen gainerako guztia bilduko ditugu. Hori dela medio, taldeak eraikitako prototipoa klasean aurkezteko gida gisa baliagarri izango den gidoi bat egin ahal izango du. Horren laguntzaz faktore formalak eta funtzionamendu printzipioak azalduko dituzte.

ERAIKUNTZA-PROZESUAREN IRUDIAK:

- Muntaiaren faseak

 

 

Guk aurkeztuko dugun irtenbidea morse telegrafo bat da, seinale optiko eta akustikoekin funtzionatzeko berezitasuna duena. Proiektu hau garatu duen taldeak korronte elektrikoak kitzikatzen duenean bozgorailu batek igortzen duen “klaskada” eta zirkuitu batean tartekatutako bonbila batek emandako argiak (bi horiek pultsadore batzuek gobernatuko dituzte) aprobetxatu dituzte.

Gisa horretan soinua/klaskada puntua da morse alfabetoan eta bonbilaren distira marra izango da. Horrek iturri bakar batekin (soinuarekin edo argiarekin) mezu bat igortzen denean sor daitezkeen interpretazio-erroreak ekiditen ditu.

- Normalizazioaren gaiari dagokionean ikus SINBOLOGIARI erreferentzia egiten dion eskema.