|
EGITURAK
Aurreko unitatean,
komenari buruzkoan, ikasleek nabarmen ikusi ahal izan dute egiturek
(kometaren gorputzaren euskarriak adibidez) duten erabilera praktikoa
eta, nolabait ere, oinarrizko moduan eta intuizioari jarraituz beren
funtzioa zein den ezartzeko aukera ere izan dute. Hori guztia kontuan
izanik, ondoriozta dezakegu egiturek aurrez ezarritako formei eusteko
eta ekintza zehatz batzuk egin behar dituzten objektu eta elementu batzuei
posizio jakin batean iraunarazteko balio dutela.
Horiek muntatzerakoan eta diseinatzerakoan
grabitate-indarraren, haizearen presioaren eta egitura horretan eragiten
duten beste hainbat indar-motaren aurka egin ohi dugu borroka. Horretarako
gogoan izan behar dugu bere erresistentzia-ahalmena egitura hori eraikitzeko
erabilitako materialen, eraikuntza-unitateetan prozesatutako material
horiek hartzen dituzten formen eta egiturak berak bere osotasunean izango
duen diseinuaren araberakoa izango dela.
Egitura batean
eragiten duten indarren zerrendaren katalogoa trakzioaren, konpresioaren,
zizailaduraren, bihurduraren, zentrifugazioaren eta flexioaren inguruko
fenomenoekin zerikusia duten indarrek osatzen dute. Indar horiek beren
ekintzen bidez funtsezko alterazioak eta aldaketak sor ditzakete egituren
morfologian bertan, gisa horretan distortsioak sortuz eta errauste-egoerak
eraginez. Horrek guztiak ondorio du diseinuaren eta eraikuntzaren lan
guztietan muntaian eragingo duten indarren azterketa xehea egin behar
izatea, izan ere, hori eginez egiturak iraun dezan eta bere funtzioa
zuzen bete dezan lor dezakegu.
Premiak eta saiakuntzak
hainbat motatako morfologiak dituzten habeak diseinatzera eraman gaituzte.
Kasu batzuetan habe horiei profil deitu ohi zaie eta horiek normalizazio-baldintza
batzuk dituzte. Profilek hartu ohi dituzten forma desberdinei esker,
material-kantitate berdinarekin erresistentzia nabarmen handitzea lortu
ohi dugu. Profilen forma-aniztasun hori jasan behar duten esfortzuaren
arabera egiten den berariazko aplikazioari zor zaio.

NOLA
EGIN ?
Paisaje bat deskribatu
eta egoera bat aurkeztuko diegu. Ondoren, lurralde handi batean, ibaia
azkar eta emaritsu batek zeharkatzen duen lurralde batean, bizi diren
emakumezkoen eta gizonezkoen historiaurreko tribu batekoak izan gintezkeela
esan diezaiekegu. Aipatutako ibai horretan, gainera, ibaia igarotzea
are gehiago oztopatzen duten izaki arriskutsuak daude. Geure buruak
gure lurralde-zatian berez sortzen diren fruituei esker elikatzen ditugunez
eta horiek pixkanaka-pixkanaka bukatzen ari direnez, gaur egun tribuak
duen egoera etsipenezkoa da, batez ere, ibaiaren beste ertza fruituz
eta erraz harrapa daitezkeen animalia txikiez beteta dagoela ikusita.
Gosea eta etsipena direla eta, tribua ibai-ertzean gora eta behera dabil
etengabe, beste aldera iristeko moduren bat aurkitzeko saioetan.
Egoera hori irudikatzeko,
lurraldeak adieraziko dituzten bi egur-tako erabiliko ditugu. Bistakoa
denez, bi tako horien arteko espazioa ibaia izango da. Oinarri gisa
plastikozko edo beste materialen bateko erregela bat erabiliz, mozteko
erabiliko dugun erregelaren zabaleraren berdina eta guk egoki irizten
dugun luzera izango dituen kartulina-zerrenda bat moztuko dugu. Kartulina-zerrenda
horiek izango dira orri-profilei edo I formako profilei asimilatuko
zaizkien oinarrizko eraikuntza-unitateak.

Berriz ere istorioari
helduko diogu eta ostera ertzean gora eta behera dabilen tribuarekin
egingo dugu topo. Une honetan, eraikitako orri-profilaren (I profilaren)
muturretako bat takoetako batean gainean jarriz, profilaren beste muturra
beste takoaren gainean jarriko dugu. Ikasleei takoen gainean jarri dugun
kartulinazko zerrenda edo profil hori zuhaitz bat dela eta erortzerakoan
ibaiaren bi ertzak lotu dituela esango diegu. Gisa horretan, zubirik
primitiboena eraiki dugu.
Pisuen kaxa bat hartuta,
zubi natural horrek ez dituela arazo guztiak konpontzen erakusten saiatuko
gara. Horretarako gramo 1eko pisu bat hartu eta I formako orri-profilaren
erdian jarriko dugu. Hori egindakoan, orri-profilak (kasu honetan zuhaitz
baten enborraren antzekoa izango denak) flexio nabarmena izango du eta,
euskarrien edo habeen distantziaren arabera, profila irauli egingo da
eta gure ibai hipotetikora erori egingo da. Egoera horretan, irtenbidea
taldeko ustezko adimentsuak eman zuen. Hark honelaxe esan zuen: zuhaitz
bat nahikoa ez bada, bi jarriko ditugu, bata bestearen gainean!. Esan
eta izan. Berriz ere saioa egin zuten bata bestearen gainean jartzeko.
Berriz ere lehengoa errepikatuko dugu; bi orri-profilen gainean gramo
bateko pisu bat jarriko dugu eta gure asmakizuna baliozkoa izan daitekeela
ikusiko dugu. Alabaina, bertatik tribuko neska-mutilek bakarrik igaro
ahal izango dute (beren pisua dela eta). Helduek ezingo dute. Etengabe
profilak bata bestearen gainean pilatzeak zentzu handirik ez duenez,
irtenbidea profilik sinpleenetariko bi artikulatzean edo konbinatzean
oinarritutakoa izango da. Izan ere, gisa horretan L eta T formako profilak,
ikus dezakegunez bi orri-profil konbinatzeko modu desberdinak direnak,
sortu ziren.

L FORMAKO PROFILA

T FORMAKO PROFILA
Ikasleen harridurarako,
bi profil berri horiek frogatzerakoan horien erresistentzia ahalmena
asko handitzen dela ikusi ahal izango dugu, izan ere, guztiek batera
20 gramo baino gehiago pisatzen duten pisuek sortutako esfortzua jasateko
gai dira. Pisuak pixkanaka-pixkanaka jarri beharko ditugu, zeregin hori
puztuz, profil horien konfigurazioan sortzen den flexioarekiko erresistentzia
nola handitzen den balora dezaten.

|_| FORMAKO PROFILA
Hiru orri-profilekin
muntaiak eginez azalpenean aurrera egiten badugu, gisa honetako profilak
lortuko ditugu: |_| (u) formako profilak, (t bikoitzaren) formako profilak,
(z) formako profilak. Logikoa denez, horiek ere probatuko ditugu. Azalpena
profil prismatiko batzuk prestatuz osa daiteke: ? lauangeluarrak, ?
triangeluarrak… Beste batzuk hainbat diametrotako profil tubularrek
osatutakoak ditugu.
PROFIL TUBULARRAK

PROFILAK

Saiakuntza hori egin
ondoren, ikasleak aurreko orrialdean proposatutako jarduerak garatzera
gonbidatuko ditugu.
Eraikitako profilen
erresistentzia egiaztatzeko, horiekin proba batzuk egingo ditugu. Komenigarria
da saiakuntzaren emaitzak biltzea horretarako diseinatutako txantiloiren
batean. Hori egin beharreko azterketaren helburuen araberakoa izango
da eta bertan jasoko ditugu behar bezala behaketak eta saiakuntzaren
prozesuan zehar sor litezkeen gertakariak.
Kartulinan egindako
profilak paperarekin, kartoiarekin, egur kontratxapatuarekin eta abarrekin
ere egin ahal izango ditugu. Horiekin ere, eraiki ostean, proba bat
egin beharko dugu, jasan beharko dituzten esfortzuekiko duten erresistentzia
egiaztatzeko.
Hain zuzen ere, eraikuntza-osagai
aldakorrenetariko bat paperezko orri bat bere buruarekin kiribiltzetik
lortutakoa da (orri hori eraikuntza-material gisa berriz erabil genezake
bere gainazalean idatzitakoa jada indarrean ez dagoenean). Hasiera batean
ikasleak eszeptiko samar ager daitezke paperezko orri soil batek izan
ditzakeen eraikuntza-aukerei dagokienean. Alabaina, muntaia erraz baten
bidez gelaren aurrean beren iritzia okerra dela frogatuko dugu.
- Honakoak beharko ditugu:
Folio tamainako edo DIN A-4ko
paperezko orriak.
Barra-motako edo beste motaren bateko kola.
Hilobala.
Ohol bat, gutxi gorabehera cm 1eko lodierakoa.


ERABILTZEKO PREST
DAUDEN
ERAIKUNTZA-UNITATEAK
Oinarrizko oholean
egindako zuloan aurretik egindako tutuaren muturretako bat sartuko dugu
eta beste muturrean lau hilobala-zati lotuko ditugu tiranteak bailiran.
Tirante horien funtzioa paperezko elementuari bertikalean eustea izango
da, gisa horretan horrekin berarekin saiakuntza egin ahal izateko. Kasu
honetan konpresio-indarren bidez eragingo dugu horren gainean.
Zeregin hori errazteko,
okume-egurrean moztutako zirkulu batek eta erabiltzen ez dugun boligrafo
edo errotuladoreren baten tutuaren zati batek osatutako laguntzarako
elementu txiki bat eraikiko dugu. Irudian ikus dezakegunaren antzeko
zerbait.
Aipatutako elementu
horren helburua bere gainean saiakuntzarako erabiliko ditugun pisuak
jartzea ahalbidetuko duen euskarri-azalera handiagoa lortzea da.
Beheko irudian oinarri
gisa erabiliko dugun egurrean egindako zuloan sartutako paperezko tutua
ikus dezakegu. Halaber, ikus dezakegu goiko ertzean tiranteen zeregina
egingo duten lau hilobala-zatiak lotu ditugula.

SAIAKUNTZA MUNTATZEKO
FASEAK
Grapagailu baten bidez
tiranteak oinarri gisa erabiliko dugun oholaren gainean ainguratuko
ditugu. Alabaina, lau iltze edo txintxeta txiki ere erabil ditzakegu,
izan ere, horiek funtzio bera izango lukete.

Aurretiko muntatzea
amaitu ondoren, pisuak jarriko ditugu eta horiek eraikuntza unitatearen
gainean sortzen duten eragina behatzen jarraituko dugu. Gisa honetako
saiakuntza bat harrigarria iruditu ohi zaie ikasleei, izan ere, harrituta
folio soil bat kilo eta erdi baino gehiagoko esfortzua jasateko gai
dela egiazta dezakete.

Interesarekin eta asmamen
pixka batekin material ugari erabili ahal izango ditugu aurrez paperean
adieraziko ditugun ideiak gauzatu ahal izateko. Bereziki interesgarria
da hondakin-materialak erabiltzea:
Ontzien plastikoa, kaxak, hagatxoak, eta abar.
Egurrezko hondakinak
edo ebakinak.
Metalezko hainbat
material.
...
Eta, nola ez, merkataritza-materialak era
erabil ditzakegu:
Hainbat kalibretako egurrezko hagatxoak.
Kontratxapatua.
Okume-egurra.
Txotxak eta
izozki-makilak.
Merkataritza-materialak, okume-egurrezkoak eta hagatxoak erabiltzeko
adibide bat ondorengo argazkian zehaztu dugu.
Oro har, egituraren kontzeptua azaltzen denean, ikasleen arreta
oso deigarriak diren, oso presentzia fisiko handi duten eraikuntzetara
(zubietara, linea elektrikoen dorreetara, antenetara, garabi handietara
eta abarretara) bideratu ohi dugu, barneko egiturak edo hain ikusgarriak
ez diren egiturak, gure inguruko objektu gehienetan agertzen direnak,
saihestuz.
Gabezia hori nolabait ere konpentsatzen saiatzeko ariketa bat honakoa
dugu: mota guztietako ibilgailuei karrozeria edo kanpo egitura (itxurak
eginez) kentzea eta horien kanpoko itxurari eusten dioten eta hori osatzen
duten eraikuntza-printzipioak edo egiturak zeintzuk diren asmatzen saiatzea
helburu duen lan-proposamena. Uste horrekin ikasleek barneko armazoi
horrek (egitura dei deituko dugun horrek) formei eusteko euskarri gisa
eta organoen edo operadoreen (motorren, direkzio-sistemen, moteltzearen,
eta oro har kargen) oinarri gisa zein funtzio duen ulertzea ahalbidetu
dieten garapen batzuk egin dituzte. Horretarako aurkeztuko dugun proiektuetako
bat higigarri baten barneko egitura gauzatzean datzana dugu. Ikus dezakegun
gisan, aipatutako garapena automobil bati dagokio eta hori egiteko eraikuntza
material gisa izozkien makilak erabili ditugu.
| |
Barneko
armazoi |
|
Hori
egiteko eraikuntza material
gisa izozkien makilak erabili
ditugu.
|
|
Irudietan ikus dezakegunez, lan-taldea proposamena zuzen gauzatzeko
bidean da.
Ildo berari jarraiki
eta DIN A-4 papera erabiliz, bestela esan, eraikuntza-material gisa
kiribildutako paperezko tutuak erabiliz, hegazkin baten barneko egitura
eraikitzeko eta osatzeko taldeak egin beharreko proiektu baten garapen-fasea
aurkeztuko dugu.

Barneko armazoi
|
|
Besta talde batek, lehenago
erakutsitako kiribildutako paperezko eraikuntza-materiala erabiliz,
helikoptero baten barneko egitura diseinatu eta eraiki du. Irudiak proiektua
gauzatzerakoan lortutako maila handia erakusten du.
Egituren munduari buruzko
ideien erakusketa azkar honek zabaltze
interesgarriak, diseinuaren munduko proposamenak jaso ditzaketenak eta
proposa ditzakegun edo gure ikasleei burura dakizkiekeen prototipoak
karroza ditzaketenak (betiere gelako baliabide murritzekin mekaniza
daitezkeen materialak erabiliz), izan ditzake. Horiei propultsio, transmisio,
direkzio, kontrol eta abarretarako sistemak ere jar diezazkiekegu, gisa
horretan hasieran estatikoa zen zerbait (zubi bat edo linea elektrikoaren
dorre bat) egitea helburu zuten proposamenek zerbait konplexuagoa, hainbat
operadore-mota —mekanikoak nahiz elektrikoak, baita elektronikoak
ere— antolatu eta harmonizatuko dituena, eraikitzeko bidea egin
dezaten. Horrek guztiak proposamen aberatsagoak, beren zailtasun-mailaren
arabera DBHko bi zikloetan aplikatu ahal izango direnak, izango ditu
ondorio.

GAIAREN
INGURUKO HIZTEGIA
ESFORTZUAK
TRAKZIOA: Gisa honetako esfortzuak jasaten dituzten eraikuntza-elementuek
luzatzeko edo teinkatzeko duten joera.
KONPRESIOA: Jasaten dituen euskarriak zapaltzeko joera duten indarrak.
BIHURDURA: Indarra edo karga jasaten duen elementua bihurritzea ondorio
duen indarra edo karga.
ZIZAILADURA: Plano paraleloen desplazamendua. Plano horiek paralelo
izaten jarraitzen dute baina forma aldatzen dute.
FLEXIOA: Eraikuntza-unitate edo egitura bat tolesteko edo kurbatzeko
joera duten indarrak.
EUSKARRIAK
PROFILAK:
Sekzio berezituak dituzten burdinezko edo altzairu ijetzizko elementuak.
Neurri normalizatu batzuk izan ohi dituzten elementuak dira.
PILAREAK:
Elementu euskarria edo zutabe antzekoa.
HABEA:
Zeharkako kargak jasaten dituen eraikuntza-elementua.

JARDUERAK
1. – Aurki itzazu egituren munduari
buruzko irudi batzuk eta hauta itzazu horien artean eraikitzeko erabili
den material-mota argi bereiztea ahalbidetzen duten hiru.
Itsats itzazu zure koadernoan eta
idatzi horien ondoan eraikitzeko erabilitako materialaren egokitasunari
buruzko iruzkinak eta iritziak.
2. – Marraz ezazu zure koadernoan
egitura sinple bat eta adieraz ezazu berorren gainean habeen eta euskarrien
kokalekua.
3. – Marraz itzazu eraikuntza-elementu gisa tiranteak edo teinkagailuak
erabiltzen dituzten hiru garapen edo egitura.
4. – Eraiki ezazu kiribildutako
paperezko unitateekin 20 m-ko luzera izango duen eta kilo bateko esfortzua
jasateko gai izango den egitura irtena.
5. – Gehienez ere DIN A-4ko
paperezko 7 orri erabiliz, eraman ezazu praktikara profilei buruz
duzun ezagutza. Diseina eta eraiki ezazu bi alikateren pisua jasateko
gai izango den egitura.
6. – Diseina eta eraiki ezazu
30 cm-ko altuerako dorrea, eraikuntza material gisa papera erabiliz.
Dorre horrek eraikuntza-unitateetan inolako deformazio ikusgarririk
eragin gabe bi kiloko pisua gainean jartzea ahalbidetuko digun plataforma
bat izango du erremate gisa.
7. – Diseina eta eraiki ezazu,
bere erorketa asketik lurreraino zazpi segundo behar izateko kanikaren
erorketa tenporizatuko duen arrapala-sistema bat.
8. – Marraz itzazu zure koadernoan
egitura bat indartzeko eskuaira triangeluarrak edo eskoramendu-elementuak
erabiltzeko hainbat egoera.
9. – Profilak erabiliz eraiki
ezazu modulu bat (prismatikoa, piramidala…). Egin itzazu hainbat
motatako egiturak oinarri gisa eraikitako moduluak erabiliz.
10. – Egin ezazu egiturek jasan
behar dituzten esfortzuei buruzko azaleko azalpen testual bat jasoko
duen kartel bat eta osa ezazu testua azalpena errazago ulertzen lagunduko
duten marrazkiekin.
11. – Deskriba eta marraz ezazu
zure koadernoan zure ingurunean dagoen egituraren bat. Hauetako bat
izan liteke: zubi bat, pasabide bat, obra-garabi bat, antenak, eroapen
elektrikoaren dorreak eta abar.
Ikus ezazu nola artikulatzen diren
eraikuntza-unitateak eta eraiki itzazu egoki irizten duzun materialarekin
horien zatirik adierazgarrienak.

|