|
Material honen funtsezko interesa teknologiaren arloko eduki-multzoak
ikasleei zuzendutako lan-proposamen desberdinetan erlazionatzea da. Gehiegi
zehazteko asmorik gabe, Arloko Garapenaren Dekretuan barne hartutako curriculumaren
hainbat planteamenduri erantzuteko helburua duten eragile-multzoa bildu
dugu.
Material honek
argi bereizitako bi zati ditu:
Lehenengo zatian,
“OINARRIZKO PROIEKTUAK” izenekoan, aurkeztuko ditugun proposamenak
egiturei, operadore mekanikoei eta operadore elektrikoei buruzko lan-proiektuen
ingurukoak dira. Proiektu horiek lantegi-gelako garapena errazten duten
oharrak, jarduketa-jarraibideak eta argibideak dituzte lagun.
Bigarren zatian,
“UNITATE DIDAKTIKOAK” izenekoan, berriz, hainbat proiektu
aurkeztuko ditugu, unitate didaktikoaren egitura dutela. Horietan disziplinen
arteko lotura izan dugu kezka nabarmena eta horien garapenaren barruan
irakasleei bideratutako hainbat erreferentzia didaktiko eta baliabidea
bildu ditugu. Izan ere, baliabide horiek, batzuetan, planteatutako proiektuei
irtenbidea ematen laguntzen dute eta, besteetan, lan-metodologia egoki
batean oinarritzeak garapenari dakarkion euskarria ez galtzen.
Aurkezpen hau
izenburuan bertan (Teknologia eta Sormena –teknologia-proiektutik
unitate didaktikora) aipatutakoa dugu. Horrek lan-proiektu batetik abiatuta
unitate didaktikoen garapenerako aurrerapena egiten dugunean ematen dugun
pauso esanguratsua adierazten du.
Muntaia ororen jatorria berorren irtenbidea ondorio izango duen eraikuntza-prozesu
baten bidez arazo edo premia bati erantzuna ematea da. Horrenbestez, arazoaren
eta irtenbidearen artean eraikitzea (proiektua) eta interpretazioa (analisia)
izango ditugu; horretantxe, hain zuzen ere, izango ditugu ahalik eta eduki-multzo
gehien eta, logikoa denez, hor hartuko dugu aintzat beren planteamenduan
aurkezten den tipologia hirukoitza: prozedurazkoa, kontzeptuzkoa eta jarrerazkoa.
Hiru mota horiek
modu orekatuan barne hartuz eta uztartuz eta ikasleengan erroreak zuzentzeko,
jarrerak berriz bideratzeko, prozesuak estimulatzeko eta abarretarako
berariaz eraginez, oreka pertsonala eta gizarte oreka lortzen lagunduko
dieten gaitasunen garapena lortzeko parada eskainiko diegu. Aldi berean
elkartasunaren, erantzukizunaren, tolerantziaren eta partehartzearen inguruko
baloreez jabe daitezen erraztuko dugu. Horrezaz gain, norberaren behaketa
eta ikerketa estimulatuz, autoprestakuntza eta irizpide independentzia,
hain mediatizatuta dagoen gizarte honetan beharrezkoa dena, sustatuko
ditugu. Hori guztia dela eta, teknologiaren arloan ikasleek egindako ikaskuntza
esanguratsua izan dadin ahaleginduko gara.
|