|
![]() |
PROIEKTUEN AURKEZPENA ETA GARAPENA
I1 / I2.- Intermitentziak sortzen dituen makina elektro-mekanikoa eraikitzea.
*** INTERMITENTE ELEKTRO-MEKANIKOA( I1 ) ***
Abiapuntu gisa I1 proposamena hartuta, ikasleak, operadore elektrikoak eta operadore mekanikoak konbinatuz, intermitentziak sortzen dituzten makina edo tramankuluak asmatzera gonbidatuko ditugu (erabateko askatasuna utziko diegu materialak erabiltzeari eta printzipio fisikoak aplikatzeari dagokienean).
Irtenbide sortzaileak asmatzeak eta proiektua osatzen duten operadoreak norberak eraikitakoak izateak zein garrantzia duen ohartaraziko diegu.
"Proiektu" honen asmoa ondoren a suposizioari erantzutea da (unitatearen 70. orrialdea).
Espeka baten bidez higidura transmititzean/transformatzean datza.
Kable-formako biela baten gainean eragiten duen espeka baten biraketaren bidez intermitentziak sortu nahi dira, etengailu gisa funtzionatzen duten bi elementu metaliko txandaka urruntzen eta kontaktuan jartzen dituen atzeraurrerako higidura sortuz (kasu honetan, elementu metalikoak malguki bat eta iltze txiki bat izango dira). Izan ere, gisa horretan intermitentzia adierazten duen efektua sortzen duen bonbila txiki bat aktibatu eta desaktibatuko dugu.
ERABILITAKO BALIABIDEAK
IKERKETA / BEHAKETAErabiltzen ez diren etxetresna elektriko txikiak desmuntatzen has daitezke, beren mekanismoak eta osagaiak behatzeko eta aztertzeko. Arreta berezia eskainiko diete garatu nahi dugun proiektuaren berariazko alderdiak argitzeko baliagarri izan daitezkeenei.
Informazioa biltzeko besteko bide batzuk liburuak, eskuliburuak, entziklopediak, bideoak eta abar, makinei eta beren funtzionamenduei buruzkoak, izan litezke. Nolanahi ere gogoan izan behar dugu irakasleak beti orientatzen, laguntzen eta dinamizatzen duela, beharrezkoa duten taldeei sor dakiekeen blokeo-egoeretatik ateratzen laguntzeko, argibideak emanez eta bideak erakutsiz. Alabaina, kontu berezia izan beharko du proiektuaren protagonista ez bihurtzeko, izan ere, jarduteko modu horrek indarrik gabe utziko lituzke teknologiaren arloko hezkuntza-potentzialtasunak.
OHAR METODOLOGIKOA:
Oso interesgarria da analisi-fitxa bat egitea. Bertan mekanismoari, makinari edo analisiaren edo ikerketaren gai izango den makinaren zatiari buruzko alderdiak bil daitezke.
Fitxa honetako itemak analisi- eta behaketa-premien araberakoak izango dira.
MATERIALAK
1/ -Marrazketarako bitarteko materialak (proiektuaren diseinua). 2/ Hilobala. 3/ Gomazko aro bat (transmisio-uhal gisa). 4/ Termofusioko kolako barrak. 5/ Eztainua. 6/ 4´5 v-ko petakako pila bat. 7/ Lau iltze txiki eta gabila bat. 8/ Motor elektriko txiki bat. 9/ Zorroa duen bonbila bat. 10/ Latorri-zati bat. 11/ Bi malguki (boligrafoarenak baliagarri izan litezke). 12/ Metro bat kable monofasiko. 13/ 30X40X0´5 cm-ko okume-ohol bat.
ERREMINTAK
Flexometroa / inguratzeko zerra / soldagailua / elektrizista-guraizeak / termokolatzeko pistola / bihurkina / latorria mozteko zizaila, aukeran.
Diseinua / neurketa (metrologia) / mozteko, kolatzeko, soldatzeko operazioak (betiere segurtasun-neurriak zorroztuz) / operadoreen muntaia / elementuak lotzea.
PROZESU TEKNOLOGIKOA
Lana garatzeko eta gauzatzeko proiektuen metodoaren egiturari jarraituko gatzaizkio.
Bozetoa eta diseinua eginez hasiko gara, materialak hautatuz eta ondoren, operadoreak (polea - espeka, etengailuak eta abar) eraikiz. Jada elementu guztiak prestatzen ditugunean proiektua osatuko duten operadoreen banaketa eta muntaia egingo dugu.
Diseinua gauzatzeak ez dakar inolako arazorik, marrazki eta eskemetan ikus dezakegun gisan.
OHARRAK:
Proiektu hauek aurkeztearen helburua unitatea argitzea eta diseinu eta proiektu pertsonalak sortzea estimulatzeko balioko duten adibide batzuk aurkeztea baino ez da.
Gure asmoa ez da horiekin garapen partikularren jarraibideak ematea, ez eta sormena suntsitzea ere. Aitzitik, norberaren proiektuak egiterakoan estimulu izan daitezkeen jarduteko bideak erakutsi nahi genituzke.
Muntaia elektrikoak edo elektronikoak dituzten proiektuetan komenigarria da ikasleei instalazioaren eskema ere gehitzeko eskatzea. Hori egiteko sinbologia elektriko eta elektroniko egokia erabili beharko dute.
Saretik energia elektrikoa hartzen duten proiektuetan kontuz jokatu beharko dugu.
ERAIKUNTZA-ZEHAZTASUNAK
![]() |
![]() |
![]() |
|
|
![]() |
|
![]() |
![]() |
|
|
![]() |
|
|
![]() |
|
![]() |
![]() |
|
|
|
|
|
POLEA-SISTEMA
|
![]() |
|
|
|
|
|
|
| MEMORIA-FITXAREN
ETA AURREKONTU-ORRIAREN EREDUAK (Eredu hauek
proposatuz memoria konplexuagoak aurkezten has daitezen eta pixkanaka-pixkanaka
teknologiaren arloko euskarri den proiektuen metodoari dagozkion atalak
bete ditzaten saiatu nahi dugu) |
|
TAMAINA: DIN A-4
|
![]() |
|
|
TAMAINA: DIN A-4
|
|
![]() |
|
![]() |
![]() |
|
|